LES GARÇONS SAUVAGES

LES GARÇONS SAUVAGES

ZINEGOAK Zinemaldiarekin elkarlanean. Bilbon estreinaldia.

Gonb.: Carlos Loureda , ZINEGOAK-en programatzailea

Bertrand Mandicoren obra zabal eta esperimentalean, bere lehen film luzetzat jo daiteke Les garçons sauvages. Film horretan, ageri da nola gazte anker batzuek irakasle bat hilko duten, eta zigortuak izango dira horregatik. Abenturaren eta fantasiaren generoak gurutzatu egiten dira ikaragarritan. Eszentrikoa eta irudimentsua, antzez eta antzerki eran egina dago, zuri-beltzean eta koloretan, 'moralik gabeko' istorio ausart bat, erdizka uzten ez duen horietakoa. Baliabide 'ez-narratzaile' bat darabil, eta beste erreferentzia zinematrografiko batzuetara garraiatzen gaitu (eta ez dute zertan loturarik izan hariarekin).

Film honekin, Mandicok jaialdi asko ibili ditu, eta agerian utzi du errealizatzaile gisa duen berezitasuna; hala, kritikaren eta publiko esanguratsuaren aitorpena jaso du.

2019/02/19 · Les garçons sauvages - Frantzia - Zuz Bertrand Mandico - G Bertrand Mandico - Akt Pauline Lorillard, Vimala Pons, Diane Rouxel, Annaël Snoek, Mathilde Warnier, Sam Louwyck, Elina Lowensohn, Nathalie Richard