THE RIDER

THE RIDER

FLb (KORTeN!): El jardín de Vero, Miguel Parra

Gonb.: Miguel Parra, zuzendaria eta Julen Etxebarria

Western erako film modernoa, ipar Amerikako zinema independentetik ateratakoa; kritika onak izan ditu, eta sari politak eman dizkiote. Bradyren gorabeherak kontatzen ditu, rodeo ikuskizunetako izarra bera eta zaldi entrenatzaile ona. Istripu bat dela medio, ezingo da berriz zaldi gainera igo. Orduan, bidaia bat egingo du bere bizitzari adarretatik heltzeko. Dokumentalaren eta fikzioaren artean, etorkizunari nola aurre egin barneratzeko gogoeta aldi bat ikusten da pelikulan.
Egiazko protagonistek interpretatua da, eta egiazkotasunak eta benetakotasunak gainezka egiten dute.

Soinua, musika, argazkia... Denak ongi elkar hartzen dute, bizitzaz, autoestimuaz eta adiskidetasunaz diharduen lan honetan.

Areto orria

2019/02/12 · The Rider - Estados Unidos - 2017 - 104m. - Zuz Chloé Zhao - G Chloé Zhao - M Nathan Halpern - Akt Brady Jandreau, Tim Jandreau, Lilly Jandreau, Cat Clifford, Terri Dawn Pourier, Lane Scott, Tanner Langdeau.