Gonb.: J. Julián Bakedano (Zinemateka), zinema kritikoa
Vasco Pratoliniren nobelaren egokitzapen zirraragarria, aitorpen txikia jaso duen zuzendari batek egina. Italiaren historia hurbila filmera ekartzeko ausardia izan du, familia baten istorioa kontatuta. Bi anaia, Enrico eta Lorenzo, bereiz haziko dituzte ama hiltzen zaienean: bata amonarekin, giro apal batean, eta bestea familia aberats batean, eta bere buruaz baliatu behar duenean, ez da prest egongo; anaiarekin topo egiten duenean, hark lagundu ahal dio bere burua gainditzen.
Film poetikoa eta melankolikoa, dekadentzia eta ezkortasuna transmititzen dituena. Txukuna eta zuzena da Marcello Mastroianniren interpretazioa, eta ezin hobea Jacques Perrinena; haren aurpegian zaurgarritasuna eta tristezia sumatzen dira plano guztietan.
2019/01/29 · Cronaca Familiare - Italia - 1962 - 109m. - Zuz Valerio Zurlini - G Valerio Zurlini, Manrio Missirolli - Arg Giuseppe Rotunno - M Goffredo Petrassi - Akt Jacques Perrin, Marcello Mastroianni, Salvo Randone, Serena Vergano, Sylvie , Valeria Ciangottini.