A ESTACIÓN VIOLENTA

A ESTACIÓN VIOLENTA

Anxos Fazans galiziarraren opera prima da; oso pelikula intimista, Manuel Jaboisen izen bereko nobelan oinarritua eta galizieraz filmatua.

Galiziako kostaldeko herrixka batean gertatzen da istorioa. Antzinako adiskideek elkar topatzen dute berriz; lehen eszenan, bilutsik daude hondartzako uretan, eta, urte asko geroago, iraganeko une on eta txar haiek gogorarazten dituzte; horrekin batera, orainaldiaz eztabaidatzen dira, eta etorkizun eskasa ikusten dute.

Istorio horretan, gai unibertsal bat planteatzen da, errotzearen eta deserrotzearen arteko gatazka, kanpora joan nahi baina bertan gelditzen direnena.

2019/01/22 · A estación violenta - Galicia - 2017 - 68 m. - Zuz Anxos Fazáns - G Xacobe Casas, Anxos Fazáns, Daniel Froiz, Ángel Santos - M Charles Rapante - Akt Xiana Arias, Xosé Barato, Nerea Barros, Laura Lamontagne, Alberto Rolán