LUCKY

LUCKY

KORTeN! (10) Escarabana, Sara Casasnovas, Gal (EH*), 2017, 10’22” (F)

Ziur asko ez da ‘gurebizitzako’ filma izango, baina ‘izar’ bat du: Harry Dean Stanton, Paris, Texas (WimWenders -1984), Muerte en directo (BertrandTavernier -1980) eta Corazonada (Francis Ford Coppola -1981) filmetan txundituta utzi gintuen hura, adibide goresgarri batzuk jartzeagatik.Telesailetan trebatutako aktorea da eta, antzezteko duen moduagatik, beti eskaintzen zion plus bat edozein zuzendariri. Kasualitatez, film hau errodatu ondoren joan zitzaigun (2017ko irailean, 91 urterekin), baina egin duen edozein film edo telefilmetako bere irudia (200 baino gehiago egin zituen) gure erretinetan txertatuta geratuko zaigu, ahaztezina baita.

Lucky giro atseginean doa AEBen hegoaldean, Mexikorekin muga egiten duen (eta herrialde horrekin nahasten den) ingurunean.Ia ezer ez da gertatzen herri horretan, baina jendeak elkarrekin hitz egiten du. John Carroll Lynch (AEBetako telesailetako aktore ezagunak) lehen aldiz hartu du zuzendariaren aginte-makila, beharbada bere ‘maisua’ omentzeko, eta astiro, presarik gabe, jarraitzen die pertsonaiei eta haien ekintzei. Soinu-banda (tex-mex) izango dugu lagun bide guztian (are, Harryk berak ere abestuko du ‘mexikarrez’).

Umore ukitu askorekin eginda dago Lucky eta, batez ere, MAITASUNA dario.

2018/12/04 · Lucky - Estados Unidos - 2017 - 88 min. - Zuz John Carroll Lynch - G Logan Sparks -- Drago Sumonja · Arg Tim Suhrstedt · Eko Superlative Films / Divide / Conquer / Lagralane Group - M Elvis Kuehn - Akt Harry Dean Stanton, Ed Begley Jr., Beth Grant, James Darren, Barry Shabaka Henley, Yvonne Huff, David Lynch, Hugo Armstrong, Bertila Damas, Ron Livingston, Ana Mercedes, Sarah Cook, Amy Claire, Ulysses Olmedo, Mikey Kampmann, Otti Feder, Mouse, Pam Sparks, Tom Skerritt