ZAMA

ZAMA

Antonio Di Benettoren liburu baten oinarritua, Lucrecia Martel ( Salta, Argentina 1966) zinemagileak Don Diego de Zamaren zoritxarrak kontatzen dizkigu; espainiar koroako amerikar funtzinarioa eta zibilizaziotik urrun dagoen mugaldeko postu batean dagoena, Buenos Aires-era tokialdaketaren irrikan dagoena bertan emaztea eta semea baititu.

Abangoardiako filma da , paisaia eta aurpegi ederrez beteriko lurraldea bertan bizitzera ausartzen diren atzerritarren itsustasunarekin kostrastatzen duena. Deskonexio formala eta narratiboa, inperioa ordezkatzen duen guztiari ustelkeria, korrupzioa eta hutsune existentziala darizkio.

Lucrecia Martelek ez du ohiko istorioa kontatzen, planoen jarraitutasunarekin etengabe apurtzen du, beti ekintzak behar lukeena baino toki desegokiena enkoadratzen. Pertsonaiek eta ikusleek ere momentu oro galduta dirudite, lekuz kanpo, eta horrela trama estropezuka aurrera doa.

Fas-en gozatzeko pelikula on bat da, Herzog eta Pasoliniren oinordekoa den autorearen erraietatik sortzen den arrisku zentzu eta abentura zinematografikoarekin.

Azpimarratzekoa da Daniel Giménez Cacho eta Lola Dueñas espainiarren interpretazioa. Oscarretan Argentina ordezkatzeko ingelesez besteko filmen atalean hautatua.

Areto orria

2018/11/27 · Zama - Argentina-España-Francia-México-Brasil-Estados Unidos-Países Bajos - 2017 - 115 min. - Zuz Lucrecia Martel - G Lucrecia Martel (Novela: Antonio Di Benedetto) · Arg Rui Poças · Mnt Karen Harley · Eko Rei Cine / El Deseo / Canana Films / KNM / Bananeira Filmes / Louverture Films / Netherland Filmfund / Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales (INCAA) - M (licencias m.) Gustavo Montenegro - Akt Daniel Giménez Cacho, Matheus Nachtergaele, Juan Minujín, Lola Dueñas, Rafael Spregelburd, Daniel Veronese, Vando Villamil