LA FLOR

LA FLOR

Estreinaldia Bilbon

Buenos Aires 2018 BAFICI-ren Film Onena

ZINEBI-rekin lankidetzaren emanaldia

Ahazten ez den 'gertaera' bat horietako bat da: 14 ordu, sei atal. Naturaz gaindiko botereak dituen momia batekin hasten da. Bigarrena, musika film bat da, misterioa ere baduena. Hirugarrena, espioien nobela bat da, Panpan gertatzen dena (6 orduko kontakizuna). Laugarrena gogoeta bat, arte zinematografikoaz. Bosgarrena, Renoir argentinarrari egindako omenaldi bat: Partie de champagne (1936). Eta amaitzeko (seigarrena), esperimentazio izaerako bat (indigenak eta preso dituzten emakume zuriak).

 La Flor-en azken bost urteetan, antzerki independentean aritzen diren lau emakumezko aktorerekin lan egin du Llinasek (Pilar Gamboa, Elisa Carricajo, Laura Paredes eta Valeria Correas), eta honela esaten du: "Kasik haiekin dudan harremanaren dokumental bat da; harreman hori nola aldatzen den denboraren joanean".

"La Flor-ek denbora behar du, ezin zaio behartu. Denborak errespetatu behar dira, zeren eta horrek hala berean gauza berriak eratzen baititu: hala nola leku desberdinetan filmatzeko aukera izatea eta urteen joana nabaritzea. Gero eta gustukoagoa dut esperientzia hori"
 Mendoza-k (Argentina) munduko lau edo bost herrialde simulatzen ditu; izan ere, gertakizunek (eta azpigertakizunek) hainbat lekutan barrena bidaiatzen dute, Txile, Erdialdeko Amerika, Londres, Berlin, Budapest, Sofia eta Siberia zirraragarri bat.

Azken batean, harridura eta lilura eragiten duen lan epiko bat da.

2018/11/13 · La flor - Argentina – 2009/2018 - 840 min (14h) - Zuz Mariano Llinás - G Mariano Llinás · Arg Agustín Mendilaharzu · Eko El Pampero Cine - M Gabriel Chwojnik - Akt Elisa Carricajo, Valeria Correa, Pilar Gamboa, Laura Paredes, Germán de Silva