EL BOSQUE DEL LOBO

EL BOSQUE DEL LOBO

Gonb.: Pedro Olea, zuzendaria

Errealitatetik mitora (XIX. mendea), mitotik eleberrira (El bosque de los Ancines, Carlos Martínez Barbeito-rena), eta eleberritik zinemara. Pedro Olea Galiziako lurraldeak zeharkatuko ditu Espainia iluna erakutsi asmoz. Berak zioen moduan, “Carrero Blanco bere senatik ateratzea izan zen saririk hoberena, nik liskarra irabaziz”. Behin estreinatuta, presidentetzara heldu ziren berriak, “gorriek” egindako beste film bat zebilen aretoetan Espainia “beltza” islatzen zuena. Debekua izan zen lehenengo ideia, baina ez zegoen atzera bueltarik, 70. urtea zen, fankismoaren amaieraren ataria.

Valladoliden saritua izan zen 1970. urtean, eta Chicagon 1971n, José Luis López Vázquez-i (1922-2009) aktore onenaren saria eman zioten. Beldurrezko generotik hurbil egonda, nekazal mundu soziologikotik mugitzen da (likantropia, gizon-otsoa...). Egoera kanibalak agertzen dira baldarkerian erori gabe (gogoratu garaiko “frankesteinak” eta “drakulak”), formula egokiak eskeiniz aditasuna mantentzeko amaiera arte. Gaur egun freskura hura mantentzen du 50 urte igaro ondoren. Gozada itzela!!!

Areto orria

2018/01/16 · EL BOSQUE DEL LOBO ∙ Euskal Herria, 1970, 87 min. Zuz: Pedro Olea. G: Pedro Olea, Juan Antonio Porto. M: Antonio Pérez Olea. Arg: Aurelio G. Larraya. Prd: Amboto P.C. Akt: José Luis López Vázquez, Amparo Soler Leal, Antonio Casas, Nuria Torray, Alfredo Mayo, John Steiner, María Arias, Modesto Blanch