VISAGES VILLAGES

VISAGES VILLAGES

Gonbidatua: Aitzol Saratxaga (director)

KORTeN! (8) Ziren, Aitzol Saratxaga, EH, 2017, 15’ (F)

Ia 90 urteko gazte bat eta 35 urteko argazkilari bat elkartu egingo dira Frantziako landa-bizitza eta bertako jendea ezagutzeko eta kontatzeko. Giro hori erakusten digutelarik, bizitasuna, berotasuna, euforia eta ongizatea transmitituko dizkigute.

Ideia bera zirraragarria da. Oso adin desberdineko pertsonaiak elkartzen direnean, harreman sentimentaletara ohituta gaude, baina Agnes eta JR berdinetik berdinera ari dira; proiektu bera partekatzen duten bi artista dira.

Furgoi bat hartu, eta jende ezezagunarengana joko dute (langileak, emakumeak...). Elkarrizketak izango dituzte, eta bizipenak partekatuko; hala, jendeari inportantea dela ikusaraziko diote, eta hala sentiaraztea lortuko dute. Abentura hau kontatzeko era soila darabilte, asmo handirik eta hizketaldi luzerik gabe, gizabidea eta kritika soziopolitikoa nahasiz, betiere optimismotik eta alaitasunetik.

Film hau diruztatzeko, crowfundinga erabili zuten, eta Agnesen alabaren laguntza izan zuten, dirua eskatu baitzien MoMani eta Cartier fundazioari. Grabatzeko orduan, hilean aste bat hartzen zuten, ahaleginak banatzeko. Grabaketa-aste batetik bestera, kontaktuak egiten jarraitzen zuten, eta kontakizunera ekar zezaketen jendea bilatzen zuten.

Film hau estreinatu ondoren, bi aitorpen jaso zituen zuzendariak, Ohorezko Oskar bat eta Donostia Saria.

Areto orria

2018/10/16 · Visages villages / Caras y lugares - Frantzia - 2017 - 90 min - (Doc) - Zuz Agnès Varda -- Jean René - G Agnès Varda -- Jean René · Arg Roberto De Angelis, Claire Duguet, Julia Fabry, Nicolas Guicheteau, Romain Le Bonniec, Raphaël Minnesota, Valentin Vignet · Eko Ciné Tamaris / arte France Cinéma / Social Animals - M Matthieu Chedid - Akt Jean-Luc Godard, Jean René, Laurent Levesque, Agnès Varda