TESNOTA

TESNOTA

Tesnota (Gertuegi), Kantemir Balagov (Nálchik, Kabardino- Balkar, URSS/Rusia [Iparraldeko Kaukaso], 1991), errusiar zuzendari gaztearen lehen luzemetraia da. Lan honengatik Fipresci Saria lortu zuen 2017ko Canneseko Zinemaldian, Un Certain Regard sailean. Film hau 1998ean, Nalchiken bertan (Errusian) kokatzen da. Ilana-k (Daria Zhovner) eta bere familiak berri txarra jasoko dute, judutar senidea arazoetan. Ilanaren ezkonberria den anai gazteena eta emaztea bahituak izan dira, eta ditu asko eskatzen dute askatzeko. Judutar familia hau bere modura arituko da poliziarengana jo gabe.

Opera prima txundigarria. Aldekor paisaiak pertsonaiak bezain elkorrak. Bortizkeria edonon maisuki filmatuta lauki formatuan, pertsonaien larritasunak handituz. Balagov zuzendari gazteak bikain aurkezten ditu argiak, koloreak eta konposizioa (Sokuroven ikasle ederra). Aparta da aktoreen lana, bereziki aipa dezakegu Daria Zhovnerren interpretazioa. Laburbilduz, maisuki filmaturik dagoen pelikula. Ez galtzekoa.

2018/06/19 · TESNOTA - Rusia ∙ 2017 ∙ 118 min · Zuz Kantemir Balagov ∙ G : Kantemir Balagov / Anton Yarush · Arg Artem Emelianov · Eko Lenfilm Studios / Alexander Sokurov’s Fund / Example of Intonation · Akt Daria Zhovner, Olga Dragunova, Veniamin Kac, Atrem Cipin, Nazir Zhukov.