AN

AN

Zenbatu taldearekin antzezlan, Bizitegirekin elkarlanean saioa. Gaia: la soledad

BIZITEGI-rekin elkarlanean saioa

Naomi Kawase (Japonia, 1969). Fas zineklubean izan genituen “ Doluaren basoa” (2007) eta “Still the water” (2014). Cannes Zinemaldian saritutako emakume gazteena izan zen zinegile honen “Gozotegi bat Tokion / An” (2015) aurkeztuko dugu.

Sentarok gozotegi txiki bat dauka Tokion. Bertan “dorayaki” pastelak saltzen ditu. Pastela hauek oso popularrak dira, batez ere barruan daramaten “an” saltsagatik. Egun batean emakume nagusi bat agertuko da laguntza eskainiz. Sentarori ez zaio ideia asko gustatzen, baina emakumeak berak egindako “an” saltsa dastatzeko ematen dionean iritzia aldatuko du. Eguneroko elkarlan honek, bien bizitzak aldatuko ditu.

Kawaseren poesiak bustitzen ditu fotograma guztiak. Zinemagile honen kutsu pertsonala eta bakarrak ipuin hau delicatessen batean bihurtuko du. Pertsonaien zauri sakonek gizakion hauskortasuna agerian utziko dute. Goza dezagun berriz ere lan gozo hau.

Areto orria

2018/06/12 · AN - Japón-Frantzia-Alemania - 2015 - 113 min · Zuz Naomi Kawase · G Naomi Kawase (Nobela: Durian Sukegawa) · Arg Shigeki Akiyama · M David Hadjadj · Eko Comme des Cinemas / Nagoya Broadcasting Network / Twenty Twenty Vision Filmproduktion / ZDF/Arte / MAM / Aeon Entertainment / Asahi Shimbun · Akt Masatoshi Nagase, Kirin Kiki, Miyoko Asada, Etsuko Ichihara, Miki Mizuno, Kyara Uchida