THE ASSASSIN

THE ASSASSIN

KORTeN! Areka, EH, 2017, 6’ (A). Zuz Atxur Animazio Taldea Fas saria Zinebi-2017an

Gonb.: Atxur Animazio Talde

Ederra eta dotorea. “The assassin”, Taiwanetik datorkigun zuzendari, gidoigile ekoizle eta aktorea Hou Hsiao- Hsienek zuzendutako filma da. 2015eko Cannes Zinemaldian saritua izan zen eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen urte berean.

Txina, K.a. VIII. mendea. Nie Yinniang (Shu Qi, 1976) emakume gazte eta ederra da. Moja batek martzial arteetan hezitu du trebetasun ikaragarria lortuz. Yinniang gaizkile eta tirano guztiak akatu nahian dabil eta irakasleak Tian Ji´an gobernadorea hiltzeko agindua emango dio. Azken hau lehengusua omen da eta badirudi gaztetan harreman hurbila zutela.

Osagai estetiko anitz erabiliko ditu How Hsiao- Hsien zuzendariak amodiozko film eder hau kontatzeko. Ekialde urrunetik datorkigun haize koloretsu eta distiratsu honek ez du inor ustekabean utziko. Erritmo geldoa izanik, ekoizpen bikain honen lilurak ikuslea bereganatu dezake. Lirismoz betetako guneak ditu. Aktoreen maila bikaina da.

Areto orria

2018/05/29 · Nie yin niang / The Assassin - Taiwán-China-Hong Kong-Frantzia ∙ 2015 ∙ 105 min ∙ Zuz Hou Hsiao-hsien ∙ G T’ien-wen Shu · Arg Ping Bin Lee · Eko Central Motion Pictures / China Dream Film Culture Industry / Media Asia Films / Sil-Met ropole Organisation / SpotFilms / Zhejiang Huace Film, TV · Akt Shu Qi, Chang Chen, Satoshi Tsumabuki, Ethan Juan, Nikki Hsieh, Ni Dahong, Michael Chang, Jiang Wen, Zhou Yunin, Mei Yong, Zhen Yu Lei, Fang-yi Sheu.