NOVEMBER

NOVEMBER

Rainer Sarnet (Rakvere. Estonia, 1969 -orduko sobietar batasuna-) txundituta utziko gaitu zuri beltzeko irudi (Mart Taniel, foto) eta istoria ilun batekin(Andrus Kiviräkh nobelan oirritua). Iragana, gosea, herrixka, bizirautea non mitoa eta kondaira erlijioa besarkatzen duten (sinismenak eta ritoak). November, azaroa, udazkena neguari paso ematen dion hilabetea, Estonio izoztu eta isolatua eta herrixka bat non legeak “izoztuak” dauden. Deabrua jainkoarekin lehiatzen da eta inguru horretan Sarnetek erantzunik ez duen amodiozko istoria bat sortzen du Martti Heldek (Risttuules/Vientos cruzados, 2014), herrialde horretara gerturatu gintuen neguan (zuri beltzean irudiak baita ere), Edgard Reitzek (Heimat, la otra tierra, 2013) inguru horretan murgildu gintuen (herrixka isolatua, zuri beltzean), Béla Tarr bera ere (A Torinói ló/El caballo de Turín, 2011) zentzumenak zabalik eta herrietako bizimodu gogorra aztertzen erakutsi zigun, non aterpea eta sua ezinbestekoak diren. November egoera ia surrealista batean murgilduko gaitu, baina duda barik merezi izango duen bidaia izango da.

2018/05/08 · NOVEMBER - Estonia-Países Bajos (Holanda)-Polonia - 2017 - 115 min · Zuz Rainer Sarnet · G Rainer Sarnet (Nobela: Andrus Kivirähk) · Arg Mart Taniel (B-N) · M Jacaszek · Eko Homeless Bob Production / Opus Film / PRPL · Akt Rea Lest, Jörgen Liik, Arvo Kukumägi, Katariina Unt, Taavi Eelmaa, Heino Kalm, Meelis Rämmeld, Dieter Laser, Jette Loona Hermanis, Jaan Tooming, Klara Eighorn, Ene Pappel, Ernst Lillemets, Sepa Tom, Tiina Keeman, Heino Paljak, Ilmar Meos