ARGI

ARGI

KORTeN! Flb: Harria gorde, EH, 2017, 4’ (A). Zuz. Josu Eizagirre

VI Aitzol Aramaio Oroimenean Saioa

Gonb.: Iratxe Mediavilla (Zuz), Asier Hormaza (Akt),… + Josu Eizagirre (Zuz)

Iratxe Mediavillaren lehen luzemetraia dugu hau, Argi. 60. eta 80. hamarkaden artean ematen den istorio dramatikoa da hau. Argi, oso arrunta ez den neska bati buruzkoa da. Aita alkoholikoa eta bortitza izatetik aparte, Elorrioko herrixkan bere burua kokatzeko arazoak dituen neska da. Lagun gutxi eta barnealde bitxia izanik, Parisera ihes egingo du bere pertsonalitatearekin bat datorren lekua topatzeko asmoz.

Iratxe Mediavilla ausartu zen film luze honekin ‘ARRIOLA 24 ORDU’ film laburren zinemaldian “Il marchesse” lana saritua izan ostean. Movieng ekoizpen taldearen laguntzaz egin du filma. Talde kooperatibo honek ikus-entzunezko eremuan ekoizteko, elkarrizketa eta sinergia berriak sortzeko xedea duen taldea da. Aktoreen zerrendan, gure artean aski ezagunak eta ez hain ezagunak ditugun izenak topa ditzakegu. Haien artean, saritu berri den Eneko Sagardoy aurkituko dugu. Bai euskaraz, bai gazteleraz egindako filma da.

2018/04/24 · ARGI - EuskalHerria - 2016 - 90 min · Zuz Iratxe Mediavilla · G Iratxe Mediavilla / Movieng · Arg Amara Mosteiro · Mnt Maitane Carballo · M Klanke Clan · Eko Movieng (Crowdfunding) · Akt Sabina Aizpuru, Félix Arcarazo, Loli Astoreka, Ylenia Baglietto, Garazi Gómez, June Gómez, Asier Hormaza, Eneko Sagardoy, Maribel Salas, Yannick Vergara.