LUMIÈRE! L’AVENTURE COMMENCE

LUMIÈRE! L’AVENTURE COMMENCE

Bilboko Institut Français-ekin elkarlanean emanaldia

1985 urtean Lumière anaiek zinematografoa asmatu zuten eta zinearen historian lehenengotariko filma zuzendu zuten. Thierry Frémauxen dokumentalak (2001 urtetik Canneseko Zinemaldiaren zuzendaria eta Lyongo Lumiére institutuko zuzendaria) restauratutako 108 filmen bilduma eskaintzen digu (horien artean mitikoak diren “La sortie des ouvriers des usines Lumière à Lyon Monplaisir” edota “L’Arrivée d’un train en gare de La Ciotat”) zeintzuk zinemaren jatorrira garraiatzen gaituzte, garaiko pertsonaiak, lekuak eta egoerak aztertuz. Lumiere anaiak teknikari edota asmatzaile distiratsutzat dauzkate askok, ez ordea artista, zuzendaria edota errealizadoretzat. Hala ere euren legatuaren berrikuspena egitean argi gelditzen da bere balio estetikoa; Cezanne edota Renoir erreferente gisa erabiltzean, Degasen enkoadraketa edota Turneren zertzeladak.

Dokumental honetan Frémauxen ekarpenik handiena Lumière anaien lana zinemaren historiaren eta modernitatearen ikuspegitik beraien lanaren hainbat errekurtso zinemaren beste izar batzuen lanarekin alderatuz isladatzea izan da, besteak beste Ozu behe kamera, gerora Griffith asmatuko zituen zenbait plano…

Areto orria

2018/03/20 · LUMIÈRE! L’AVENTURE COMMENCE ∙ Frantzia ∙ 2016 ∙ 90 min ∙ Zuz Thierry Frémaux ∙ G Thierry Frémaux · Eko CNC · Akt Dokumentala Thierry Frémaux · Auguste Lumière · Louis Lumière · Martin Scorsese