UNA MUJER FANTÁSTICA

UNA MUJER FANTÁSTICA

«Mugarik gabeko Ekonomilariak» eta «Ekonomisten Euskal Elkargoa»-rekin elkarlanean saioa

Marina zerbitzari gazte bat da, eta abeslaria izan nahi du; Orlando, berriz, inprimategi baten jabea da. Biak etorkizuna elkarrekin bizitzeko planak egiten ari dira. Orlando bat-batean hiltzen denean, Marinak aurre egin beharko dio Orlandoren familiari eta gizarteari, benetan zer den erakusteko: emakume konplexua, indartsua, zintzoa… zoragarria.

Sebastián Lelio zuzendaria, gidoilaria, argazki-zuzendaria, editorea eta ekoizlea da. Bere lehen filma, La Sagrada Familia, 2005eko Donostia Zinemaldian lehiatu zen, Horizontes Latinos sailean. Ondoren, Navidad (2009) eta El año del tigre (2011) egin zituen. Bere laugarren film luzeak, Gloriak, Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen Saria irabazi zuen 2012an, baita emakumezko aktore onenaren (Paulina García) Zilarrezko Hartza Berlinen ere, 2013an. Una mujer fantásticak Teddy saria eta gidoi onenaren saria irabazi zituen azken Berlinalen. 2017ko Sebastiane Latino sariaren irabazlea da, halaber.

Areto orria

2018/03/06 · UNA MUJER FANTÁSTICA ∙ Txile / Espainia ∙ 2017 ∙ 104 min ∙ Zuz Sebastián Lelio ∙ G Sebastián Lelio eta Gonzalo Maza · Arg Benjamín Echazarreta · Mnt Soledad Salfate · M Matthew Herbert / Nani García · Eko Fabula / Komplizen Film / Setembro Cine · Akt Daniela Vega · Francisco Reyes · Luis Gnecco · Aline Küppenheim · Amparo Noguera