INXEBA (ZAURIA)

INXEBA (ZAURIA)

Emanaldi berezia ZINEGOAK 2018 Zinemaren Nazioarteko Jaialdiarekin elkarlanean

Gonb.: Pau G. Guillén, ZINEGOAK-en zuzendaria

Inxeba (Zauria) John Trengove zuzendari hegoafrikarraren lehen luzemetraia da, Thando Mggolozana idazlearen “A Man Who Is Not a Man” (2009)” liburuan oinarrituta. Hegoafrikako Xhosa komunitatean girotua dago Ukwaluka garaian (nerabetik heldutasunarako bidaia irudikatzeko urtero egiten den erritoa).

Urtero legez Xolani, langile bakartia, bere erkidegoko beste gizonekin nerabeentzako iniziazioko erritu batean parte hartzen du, non nerabeei zirkunsizioa egingo zaien benetako gizonen bizitzarako prestatzeko asmoz. Kwanda, Johannesburgoko familia on batekoa eta Xolaniren gidaritzapean dagoena, bere kideen izekak pairatzen ditu hirikoa eta sentikorregia izateagatik. Kwanda jakiten duenean Xolani beste begirale batekin sekretuan maitemindua dagoela hiruren bizitzak erabateko aldaketa jasaten dute.

Areto orria

2018/02/27 · INXEBA ∙ Hegoafrika / Frantzia / Alemania ∙ 2017 ∙ 88 min ∙ Zuz John Trengove ∙ G John Trengove / Malusi Bengu / Thando Mgqolozana · Arg Paul Ozgur · Mnt Matthew Swanepoel · M João Orecchia · Eko Riva Filmproduktion / Das Kleine Fernsehspiel / ZDF/Arte · Akt Nakhane Touré · Bongile Mantsai · Niza Jay Ncoyini · Thobani Mseleni