DEMONIOS TUS OJOS

DEMONIOS TUS OJOS

Gonb.: Pedro Aguilera, zinegilea

Oliver (Julio Perillan), Los Angelesen bizi den zine zuzendari gazteak, bere arreba, Aurora (Ivana Baquero), web orrialde erotiko bateko bideo baten protagonista moduan ikusten du. Bere familia urteetan bisitatu gabe egonda gero, Madrilera bidaiatzea erabakitzen du. Honela bidai intimo bati hasiera ematen dio erantzunen bila. Era guztietako irudiak ikustera ohituta dagoen pertsona bat erabat obsesionatzen da bere arrebarena bilatzen eta bizitzen, jakinda ere irudi hauek ez direla errealak. Bere limiteak arakatu nahian bere arrebaren gelan kamera bat izkutatzen du haren intimitate ezagutzeko.

Argi dago filma hauslea izan nahi duela. Intzestua jorratzen du baina baita ere, eta batez ere, pertsonen dominazioaz manipulazioaren eskutik, eta sare sozialen eraginaz. Historiaren eduki lizunarekin kontrastatuz kaleko argiarekin filmatua dago, udako giro koloretsuan, ingurune argitsu batekin, zeinek historiaren iluntasuna estaltzen duen. * Pedro Aguilera zuzendariari buruzko informazio gehiago: 2012ko lehenengo hiruhilekoaren Fas zineklubaren programan eta gure web orrian: www.cineclubfas.com.

Areto orria

2018/02/20 · Espainia/Kolonbia ∙ 2017 ∙ 94 min ∙ Zuz Pedro Aguilera ∙ G Juan Carlos Sanpedro eta Pedro Aguilera · Arg Miquel Prohens · Mnt Imanol Ruiz de Lara · M Richard Córdoba · Eko Pedro Aguilera / Cristina Gallego / Antonello Novellino · Akt Ivana Baquero · Julio Perillán · Lucía Guerrero · Nicolás Coronado · Elisabet Gelabert