STALKER

STALKER

Aurk.: Txus Retuerto, Fas Zineklubeko presidenteordea

Sergei M. Eisenstein aparte utzita, Sobietar zinemaren ordezkari handienetako bat dugu Andrei Tarkovski. Bere filmak oso intimoak dira, noizbehinka eztabaida-sortzaileak, baina beti ere eder-ederrak fotograma guztietan. Alde horretatik zinemaren poeta izan zela esan genezake. Tarkovskiren interes nagusiak ziren gizakia orohar eta bizitzari berari (eta existentziaren zentzu traszendenteari) eman beharreko erantzunen bilaketa, benetako espiritualtasunaren gainbehera eta gero eta morroiago gaituen teknologiaren beharrei egoki erantzuteko ezgaitasuna. Stalkerren, gure filmik gogokoenean (non eta Tarkovskik erabiltzen du paisaia gizakien emozioak azaleratzeko elementu gisa), etorkizuna eta familiaren hausnarketa bat oparitzen digu bi gizonezkoren bidaia ‘Gune’an zehar, haien desirak bete ditzaken Logelaren bila, Stalkerrek gidatuta. Nork ukituriko lurra da hau? Zer gertatu da hemen? Batek daki!

Areto orria

2017/10/31 · СТÁЛКЕР ∙ Sobietar Batasuna ∙ 1979 ∙ 163 min ∙ Zuz Andrei Tarkovski ∙ G Andrei Tarkovski / Arkadi Strugatski / Boris Strugatski “Picnic extraterrestre” izeneko eleberrian oinarrituta · Arg Aleksandr Kniazhinski eta Georgi Rerberg · Mnt Lyudmila Feiginova · M Eduard Artémiev · Eko Mosfilm · Akt Aleksandr Kaidanovski · Anatoli Solonitsyn · Nikolái Grinkó