Kepa Sojo

Kepa Sojo

Kepa Sojo (Laudio, 1968), EHUn Geografia eta Historian Lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean “Zinemaren Historian” irakasle atxikia da 1999tik. Arte Historian doktorea, Vitoria-Gasteizko Letra Fakultatean aipatutako lizentziaturari buruzko klaseak ematen ditu.
NEFF – Vitoria-Gasteizko Zinema europear berriari buruzko jaialdia antolatzeko batzordekidea (2005-2007). 2007tik 2011ra Begibistan Amurrioko Euskal Zinemaldiko zuzendaria izan zen. Gaur egun, Cortada, Vitoria-Gasteizko Film Laburren Jaialdia zuzentzen du.
Telesail bat eta film labur batzuk egin ondoren, irakaskuntza eta ikertzeko lanarekin batera egiten duen zeregina, “El síndrome de Svensson” film luzearekin egin zuen debuta. Bere azken laburmetraia, Loco con ballesta, 2013an lortu zituen ZINEBIn (Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldia) Publikoak emandako Saria eta Euskal Gidoirik Onenarentzako Saria Argitaldari eta Egileen Elkarteak eta Euskal Herriko Gidoilarien elkarteak emandakoa.
Oso ondo ezagutu du Kepak gure zinekluba, zeren eta hiru aldiz egon den bere lanak aurkezten: 1998ko azaroan (Cien maneras de hacer el pollo al txilindrón); 2010ko maiatzaren 11n (El síndrome de Svensson, 2024 emanaldia), eta 2014ko urtarrilaren 7an, Fas Zineklubeko ’60 + 1’ hasiera emateko emanaldian, bere azken laburmetraia (Loco con ballesta) eta The Life of Brian luzemetraia aurkezteko.

OINARRIZKO FILMEGINTZA : Loco con ballesta (CM, 2013) ∙ El síndrome de Svensson (2009) ∙ Cuando puedas (CM, 2004) ∙ Looking for Chencho (CM, 2002) ∙ Platos sucios (TV, 2000) ∙ Cien maneras de hacer el pollo al txilindrón (CM, 1997)