SIERANEVADA

SIERANEVADA

Sieranevada Cristi Puiu zinegilearen azkenengo filma dugu. Zinegile hau egun Europan daudenen artean erakargarrienetariko bat dugu, oso kritika onak eskuratu dituena. Filmak, familia batek hildako aita oroitzeko asmoz amaren etxean egiten duen senide bilera kontatzen digu. Hiru orduz “ospakizun” honen eta hildakoaren familiaren artean sortzen diren elkarrizketen eta egoeren lekuko izango gara. Pelikula honetan zuzendariak irakatsi izan nahi digu posible dela istorio epiko bat kontatu eremu txiki batetik atera gabe. Hortarako gela desberdinak erabiltzen ditu bakoitza ikuspegi narratibo desberdina jorratuz. Afari familiar bat guda zelaia ez, guda mendia.

Areto orria

2017/11/28 · SIERANEVADA ∙ Errumania / Frantzia ∙ 2016 ∙ 173 min ∙ Zuz Cristi Puiu ∙ G Cristi Puiu · Arg Barbu Bălăşoiu · Mnt Letiţia Ştefănescu / Ciprian Cimpoi / Iulia Mureşan · M Bojan Gagić · Eko Anca Puiu · Akt Mimi Brănescu · Judith State · Dana Dogaru · Sorin Medeleni · Ana Ciontea