LA MANO INVISIBLE

LA MANO INVISIBLE

FLb: EJECUTOR (F) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 10 min ∙ Zuz Javi Arriaga

«Mugarik gabeko Ekonomilariak» eta «Ekonomisten Euskal Elkargoa»-rekin elkarlanean saioa

Gonb.: Daniel Cortazar, gidoigilea; Lander Otaola, film laburraren aktorea

Eraikin industrial batean hamaika pertsona kontratatu dituzte lana ikus-entzule talde baten aurrean egiteko: igeltsero bat horma bat eraikitzen ari da, geroago eraitsiko duena; emakume gazte bat piezak jartzen ari da muntaketa kate batean, zertarako balio ote duten ez dakiela; harakin bat deskonposizio prozesuan dauden animaliak zatitzen; biltegiko mutil bat kaxak alde batetik bestera mugitzen; teleoperadore bat galdeketak egiten, laneko iritziak biltzeko; mekanikari bat auto bat desmuntatzen, gero berriro muntatzeko… Eta aurrean publikoa dute, ilunpean laneko ikuskizun “zoragarria” behatzen. Artelana, reality showa, esperimentu makabroa: ez dakite zer duten aurrean, ezta zein eskuk mugitzen dituen txoxongilo-antzerki gaizto horretako hariak ere. Isaac Rosaren nobela homonimoan oinarritutako filma.

2017/12/12 · LA MANO INVISIBLE ∙ Espainia ∙ 2016 ∙ 80 min ∙ Zuz David Macián ∙ G David Macián eta Daniel Cortazar, Isaac Rosa-ren liburuan oinarrituta · Arg Fernando Fernández · Mnt Daniel Cortazar · M Paco Alcázar · Eko La mano invisible · Akt Marta Larralde · Marina Salas · Anahí Beholi · Josean Bengoetxea · Eduardo Ferrés · Elisabet Gelabert