LA TERMINAL - TXOKOLATE APUR BAT

LA TERMINAL

Autobus gidari batek sarritan ikusi ohi zuen neska “yonki” bat hil egin duelako susmoa du. Eta damu zaio hari lagundu ez izana. Baina handik gutxira neska bizirik agertzen da...

2011/05/24 · TERMINAL ∙ Euskadi ∙ 2002 ∙ 11 min ∙ Zuz Aitzol Aramaio ∙ G Aitzol Aramaio ∙ Arg Jesús Haro ∙ Mnt Guillermo S. Maldonado ∙ Prd Aitzol Aramaio, Pako Ruiz eta Sonora Estudios ∙ Akt Miguel Ángel Solá ∙ Blanca Oteiza ∙ Mariví Bilbao ∙ Ramón Barea ∙ Loli Astoreka

TXOKOLATE APUR BAT

Txokolate apur bat 2008. urtean eginiko filma da. Aitzol Aramaiok grabatu zuen Algortako Portu Zaharrean, Bilbon eta Gorlizen. Filma Unai Elorriagaren ‘SPrako tranbia’ eleberrian oinarrituta dago.

Euskal Herriko herri txiki batean Lucas (Hector Alterio) eta Maria (Julieta Serrano) neba‐arrebak adinekoak dira dagoeneko, eta urte askotako oroitzapenekin bizi dira etxean. Badakite lehenago ala beranduago, batak besteak baino lehenago, azken bidaia egin beharko dutela. Marcos (Daniel Brühl) eta Roma (Barbara Goenaga) bikote gaztea ezagutzen dute. Neska erizaina da eta leihoak margotzen ditu logelako hormetan, gelako ikuspegiak edertzeko. Marcos galduta dabil, akordeoiari eta galdera pilo bati helduta. Ez dakite noiz, baina patuak batu egingo ditu denak. Zaharren bizimoduak gazteengan izango du eragina.

2011/05/24 · TXOKOLATE APUR BAT ∙ Euskadi ∙ 2008 ∙ 10 min ∙ Zuz Aitzol Aramaio ∙ G Aitzol Aramaio eta Michel Gaztambide ∙ Arg Gonzalo F. Berridi ∙ Mnt Fernando Pardo ∙ Prd Luisa Matienzo, Melchor Miralles eta Miguel Torrente ∙ Akt Héctor Alterio ∙ Barbara Goenaga ∙ Daniel Brühl ∙ Julieta Serrano