2018/10/02 » SARABAND

1973an, Bergmanek film bat grabatu zuen, 'Ezkontz eszenak' izenekoa. Gizon-emakumeen arteko elkarrizketak dira; ezkontza harremana krisian dute, eta laster bereiziko dira. Gure aretoetan estreinatu zutenean, bikote harremanen bestelako ikuspegi bat ekarri zuen: hemen ez baitzen existitzen dibortzioarena, eta, harremanen bat hausten bazen, alkoholismoa zela medio hautsiko zen, edo, bestela, tratu txarrengatik edo adulterioagatik.


Gnobidatua: Iñigo Ongay (filosofoa)

Íñigo Ongay de Felipe Filosofiako lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Karrera amaierako Sari Nazionaletako aipamen berezia jaso zuen (2001) eta Filosofiako doktorea da Oviedoko Unibertsitatean, «El Proyecto Gran Simio desde el Materialismo Filosófico» izeneko tesiarekin.

 

2018 URRIA-ABENDUA · EMANALDIAK

URRIA

AZAROA

ABENDUA

Garaia hauetan, non aldaketek kale itsuetara gerturatzen gaituzten eta pentsamenduak eta hausnarketak espaziorik aurkitzen ez dutenean, Fas-en, filmetan zinemari eusteko, imaginatzeko, berrikusteko eta amesteko modu berriak bilatzen jarraitzen dugu.

Bidean aurkitzen ditugun proposamenetara beti irekita gaude . zinematografia desberdinetatik egiten dugun ibilbide eta paseatze horrek gure zinemarekiko maitasunak jarrai dezan posible egiten dutenak.

Oraingoan urria Ingmar Bergman-en “Saraband”-ekin hasiko dugu, jarraitzeko gurekin egongo da Marc Recha bere “La vida lliure” filmarekin, ondoren Agnès Varda-ren “Visages villages” ikusiko dugu, eta hurrengo saioan Ernesto del Riok Chris Marker-en “Sans soleil” aurkeztuko digu, eta Mamoru Oshii-ren “Kokaku Kidotai” filmarekin bukatuko dugu, Juan Zapaterrek gidatuko duen oso saio bereziarekin.

Gehiado irakurri >>

Kuotak

Sarrera arrunta: 5 €
Langabeziak eta ikasleak: 3 €

Bazkideak (urte osoa): 80 € / urte
Langabeziak eta ikasleak: 60 € / urte
10 sesiorako abonoa: 45 €

 

 

Non gaude

Emanaldiak El Carmen Aretoan (Indautxuko Enparantza) izaten dira asteartero, 19:45 ordutan. Zineklubaren bulegoa Olabeagako Auzo Etxean (San Nicolás de Olabeaga, 33), 2º solairuan, kokaturik dago jendearentzako arreta-ordutegi berri batekin: astearte eta ostegunetan 10:00tetik 13:00 arte.